ISO 9001 arauaren ziurtagiriak lagundu egiten digu gure bezeroekiko konpromisoan sakontzen, gure zerbitzuak hobetzen eta kalitate onena bermatzen. Onarpen hori arlo honetan aplikagarria da: “Altzairu herdoilgaitzezko zumitza eta xafla komertzializatzea eta ebakitzea, hainbat kalitatetan”.
GOENAGA, S.A.ren zuzendaritzaren ustez, merkatuak kalitate-estandar altuenetako produktu eta zerbitzuak behar eta eskatzen ditu (arreta, produktuak, espezifikazioak, prezioa, epea, etab.).
Gure iritziz, eskakizun horiek modu lehiakorrean asetzea funtsezkoa da enpresaren etorkizunerako; horregatik, GOENAGA, S.A.ren zuzendaritzak zenbait helburu estrategiko zehaztu ditu bere Kalitate Politikan, eta, horien ildotik, ISO 9001 arauan oinarritutako Kalitatearen Kudeaketa Sistema bat ezarri da.