• Centro de servicios, Goenaga

    Zerbitzugunea

Neurrira egindako zumitzak

Espezialistak gara zumitz estua neurrira ebakitzen. Horretarako, luzetarako hainbat slitter/ebakitzeko makina ditugu gure instalazioetan, eta ebakidura behar bezala moldatzeko eta bezeroak eskatutako epe eta kalitateak betetzeko aukera ematen digute. 0,35 mm-tik 3,00 mm-ra bitarteko lodierak lantzen ditugu.

Neurrira egindako formatuak

Espezialistak gara xafla-formatuak neurrira ebakitzen. Horretarako, hainbat zizaila ditugu gure instalazioetan, baita zeharka ebakitzeko formatu anitzeko makinak ere, eta ebakidura behar bezala moldatzeko eta bezeroak eskatutako epe eta kalitateak betetzeko aukera ematen digute. 0,40 mm-tik 5,00 mm-ra bitarteko lodierak lantzen ditugu.

Produktu luzea

Hoditeria, pletina, angelu, haga eta egitura-profilei dagokienez, behar espezifikorik izanez gero ez zalantzarik egin, eta galdetu iezaguzu prezioez eta epeez.

Biltegia

Zerbitzu ona ematea gure etorkizunaren oinarria da. Hala, erantzun arin eta egokia emateko, stock zabala dugu gure biltegian, kalitate, akabera eta lodiera askotakoa. Konpromisoa dugu kalitateari eta epeei buruzko eskakizuna betetzeko, betiere tratu gertuko eta arina emanez.

Aurrekontu pertsonalizatua nahi duzu?

Logo Goenaga

HARREMANETARAKO


Logo acv