Xafla-formatuak eta zumitz estua neurrira ebakitzea da gure espezialitatea. Guztion artean eskarmentu handiko profesional taldea osatzen dugu, eta, betiere, helburu bakarrarekin lan egiten dugu: gure bezeroei kalitaterik eta zerbitzurik onena bermatzea.
Izan ere, gure stock zabalari eta ekoizpen-baliabide propioei esker, erantzun azkarra ematen dugu, entrega-epeen barruan, garrantzitsuak baitira gure bezeroek beren produkzioa modu eraginkorrean koordinatu ahal izateko.
GOENAGA familia-enpresa da, 1942an eratua, baina 1920 baino lehenago ere existitzen zen, beste izen eta forma juridiko batzuekin. Ordizian sortu zen, baina, negozioa handitzean, enpresa Zaldibiara joan zen, Txindokiren magalera, eta han dago oraindik ere.
Hasieran, GOENAGAk altzairu herdoilgaitzezko mahai-tresnak eta etxeko hornidura egiten zituen, baina merkatuaren bilakabideak eraginda eta negozioaren sinergiak aprobetxatuta hartutako erabakien ondorioz, jarduera birbideratu eta altzairu herdoilgaitzaren alorreko zerbitzugune bihurtu zen.
100 urtetik gorako eskarmentua dugu berme, eta horrek jartzen gaitu etorkizunari begira, ilusioa berrituta. Hartara, enpresa modernizazio-prozesuan murgilduta dago erabat, familiaren 4. belaunaldiak gidatuta.